Lekukotasun

Lekukotza, lekukotasuna edo testigantza ((Latinez) testimonĭum) hitzek pertsona batek gertakariren bati buruz izandako esperientziak azaltzen dituen lehen pertsonako diskurtsoari egiten diote erreferentzia. Gehien bat zuzenbidearen esparruan, filosofian eta erlijioan erabiltzen den kontzeptua da.

Lekukotasun edo testigantza faltsua izango litzateke pertsona batek gertakariren bati buruz izandako esperientziak azaltzerakoan gezurrak dituen diskurtsoa egingo balu.

Lekukotasunaren bitartez gure usteen zati handi bat lortzen dugu eta egunerokotasunean garrantzi handia duen auzi epistemologiko bat da. Lekukotasunaren garrantzia azpimarratu duten filosofoen artean  dago Thomas Reid (1710-1796). Egiazkotasun printzipioa (gizakiak egia esateko joera naturala du) eta sinesgarritasun printzipioa (esaten diotena sinesteko joera dauka gizakiak) planteatu zituen eta gure bizitzan informazio iturri bezala nolako eragina duten azaltzen du. Salbuespen batzuk onartzen ditu, adibidez, informazioa egiazkoa izatea hain zuzen. Lockeren ikuspuntutik, ordea, lekukotasunak ez du sekula ezagutza ekartzen. Nagelek, ostera, baldintza horiek beharrezkoak diren zalantzan jarri zuen. Edwad Craigek bere ikuskera muturrera eramango zuen, jakintza, lekukotasunaren menpe dagoela adieraziz. David Humek, berriz, lekukotasuna epistemologikoki menpekoa dela adieraziko du. Askok autoritatearekin lotura duela esango dute.

Lekukotasuna hasieran garrantzitsua bada ere esperientziak berau neurtzen laguntzen du, eta, maiz, errugabetasun printzipioa aplikatzen zaio.[1]

  1. Arrieta Urtizberea, Agustin ( 1962-). (L.G. 2015). Filosofiarako sarrera bat. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 9788490822852. PMC 971737512. (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search